Gizartea -

IKERKETA

Donostiako ikastetxe bateko bi irakasle atxilotu dituzte, adingabe bati ustez sexu-erasoa egiteagatik

Polizia-operazioa Ertzaintzari salaketa jarri ondoren egin dute, Gipuzkoako hiriburuan dagoen ikastetxe batean sexu-erasoa egin omen baitute. 3 eta 6 urte bitarteko haurrak ibiltzen dira ikastetxean, eta irakaskuntza publikoaren eta itunpekoaren eredu pedagogiko alternatibo bat jarraitzen du.

Aieteko Villa Landetxe udal-titulartasuneko eraikina. EITB Media.
Aieteko Villa Landetxe udal-titulartasuneko eraikina
Aieteko Villa Landetxe udal-titulartasuneko eraikina. EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakume atxilotu dituzte Donostian, Aieteko Villa Landetxe udal-titulartasuneko eraikinean dagoen hezkuntza libreko zentro batean 4 urteko adin txikiko bati ustez sexu-erasoa egitea egotzita. Kasua sekretupean dago, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Irakasleetako bat praktiketan dago, eta besteak lau urte daramatza ikastetxean, familia batek ETBri azaldu dionez.

Egun sei adingabe joaten dira zentrora, eta ETBrekin hitz egiteko aukera izan duten familiak harrituta agertu dira gertatutakoarekin. Familiak zur eta lur daude, kezkatuta eta haserre, ez dituztelako sinesten leporatzen zaizkien delituak. Ziurtatzen dute zentroko ateak irekita izaten dituztela, eta edozein unetan sar daitezke bertara.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak jakinarazi duenez, atxiloketak astelehen goizean egin zituzten, Donostian eta Hondarribian, bertan bizi baitira erasoan parte hartu omen zuten emakumeak.

Polizia-operazioa Ertzaintzari salaketa jarri ondoren egin dute, irakasleek Gipuzkoako hiriburuan dagoen ikastetxe batean adin txikiko bati sexu-erasoa egin omen batiote. 3 eta 6 urte bitarteko haurrak ibiltzen dira ikastetxean, eta irakaskuntza publikoaren eta itunpekoaren eredu pedagogiko alternatibo bat jarraitzen du.

Ertzaintzak ikastetxeko espazioa itxi zuen kasuaren frogak hartzeko. Bi atxilotuak Ertzaintzak egindako miaketan egon ziren, eta, ondoren, aske geratu ziren, iturri berdinen arabera. Gaur 10:30etik epailearen aurrean deklaratzen ari dira.

Eneko Goia alkateak baieztatu duenez, zentroa "udal-titulartasuneko eraikin batean dago eta Catalina de Erauso Kultur Elkarteari lagata dago".

Donostiako Udalak elkarteak egin dituen jarduerei "erreparatuko" diela esan du Goiak.

Halaber, alkateak esan duenez, Udalak ez du "xehetasun askorik" kasuaren gainean, izan ere, azaldu duenez, badakite "epaileak sekretupean jarri duela sumarioa", besterik ez.

Horren harira, Eneko Goiak esan du "horrelako albisteak irakurritakoan, lehenik eta behin, kezka handia" izaten dutela, "horrelako egoerak gertatzen direlako". Horren aurrean, "zuhurtziaz" jokatzeko deia egin du, baina "kezka" sortzen duela adierazi du.

Ikastetxe alternatiboa da, hezkuntza publiko eta itunpekotik kanpokoa, eta jolasaren bidez plazeretik eta jakin-min intelektualetik ikastea du oinarri, bere webgunean azaltzen dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak