Gizartea -
Gertakizuna
Etxaurre bat behera etorri da Hondarribian, eztanda baten ondorioz
Ez da inor zauritu. 50 auzokide etxetik atera behar izan dituzte. Alde Zaharrean jazo da.
Erredakzioa
Etxaurre bat behera etorri da gaur goizean Hondarribian (Gipuzkoa), eztanda baten ondorioz (gas eztanda, antza), baina ez da inor zauritu, Ertzaintzatik baieztatu dutenez.
Leherketa 06:00etan jazo da, Ubilla kalean, herriko Alde Zaharrean. Sutea ere piztu da, baina itzali egin dute.
Horren ondorioz, gainera, eraikin osoa hustu behar izan dute, badaezpada. 50 auzokide, guztira.
Ertzaintza, Udaltzaingoa, suhiltzaileak, osasun langileak, larrialdietarako teknikari bat eta gas konpainiaren langile bat bertaratu dira.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eztanda zerk eragin duen argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea