Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Baso-suteak Gipuzkoan, M8ko kanpaina eta deskonexio digitala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Baso-suteak Gipuzkoan: Gipuzkoan azken orduetan piztutako suteei begira ekin diogu egunari. Hernio mendian (Errezil) atzo arratsaldean hasi ziren garrak, antza nahita piztutakoak, baina suhiltzaileek amatatzea lortu dute. Horrez gain, goizaldean beste sute bat izan da Izazpi mendian (Ezkio-Itsaso), suhiltzaileek kontrolpean hartu dute.
- Martxoaren 8ko kanpaina: Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak gaur, ostiralarekin, aurkeztuko du jendaurrean martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunerako, prestatu duen erakundeen arteko kanpaina. Urtero bezala, kanpainak gai edo lelo bat izango du, eta horren inguruko mezuak helaraziko zaizkio gizarteari.
- Deskonexio digitala: Global Solidarity Foundation gobernuz kanpoko erakundeak "Phone Free February" egitasmoa jarri du abian. Hots, otsaila baliatzea sakelakoen eta pantailen "desintoxikazioa" egiteko. Erronkak denbora mugatu du (hilabete), eta mugikorraren erabilera murriztu nahi dutenei zuzenduta dago. eitb.eus-ek Telmo Lazkano osasun digitalean aditua elkarrizketatu du, eta deskonexio digitalaren abantailak nabarmendu ditu. Horren hitzetan, "itzaltze" horiek "garrantzitsuak" dira "bizitza hasten delako''.