Gizartea -

ASTRONOMIA

Planeta bat aurkitu dute, Lurretik hurbilen dagoen izar-sisteman

Exoplaneta Lurraren tamaina bertsukoa da, eta orain arte Eguzkiaren antzeko izar baten inguruan biraka aurkitu den arinena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astronomo talde batek planeta bat aurkitu du. Europako Astronomia Behaketa Zentroak (Alemaniako hegoaldean dago) azaldu duenez, Lurrak baino masa handiagoa dauka, baina oso antzekoak dira. Alfa Centauri izarraren inguruan orbitatzen du, Lurretik hurbilen dagoen izar-sisteman.

La Sillako behatokitik (Txile), 3,6 metroko teleskopio batean instalatutako HARPS tresnak detektatu du, sei milioi kilometroko distantzian.

Stéphane Udry Genevako behatokiko ikertzaileak azaldu duenez, “exoplanetak bere izarretik oso hurbil orbitatzen du”, eta “bero handiegia egiten du bizia egoteko”.

Planetak Alfa Centaurin eragindako indar grabitatorioak aurrera eta atzera mugiarazten du izarra. Balantza mugimendu horri esker lortu dute exoplaneta detektatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea