Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Biktimak salaketa aurkeztu du, eta handik gutxira atxilotu dute ustezko erasotzailea.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, igandean Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, erasoa biktimaren etxean gertatu zen, Aiete auzoan.

Ospakizun baten ostean, emakumea bere logelara joan zen, eta ezagun batekin hizketan hasi zen, sare sozial baten bitartez. Elikagairen bat hartzeko aitzakiarekin, baina, gizona gelara sartu zen, eta sexu-erasoa egin zion, hitzik esan gabe.

Emakumeak laguntza psikologikoa eskatu behar izan du, eta salaketa aurkeztu du ertzain-etxean.

Poliziak bart atxilotu du ustezko egilea, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak