Gizartea -
Frantziskoren osasun egoera
Medikuek ohartarazi dutenez, aita santua "ez dago arriskutik kanpo"
Dela dela, Frantziskok "hobera" egin duela eta "umore onez" dagoela gaineratu dute.
AGENTZIAK | EITB Media
Erromako Gemelli Ospitalean aita santua artatzen ari diren medikuen esanetan, Frantzisko "ez dago arriskutik kanpo", infekzioa duelako, 88 urte dituelako eta ahul dagoelako. Dena dela, gaineratu duenez, "hobera" egin du, "umore onez" dago eta agiriak sinatzen ari da.
"Galdera bada aita santua arriskutik kanpo dagoen, ezetz erantzun behar dugu, ez dagoela arriskutik kanpo", zehaztu du medikuetako batek prentsaurrekoan.
Frantzisko aita santua otsailaren 14an ospitaleratu zuten. Hasieran bronkitisa zuen, baina pneumonia atzeman zioten gero bi biriketan.