Gizartea -

Gertakizuna

Gizon bat atxilotu dute, Hondarribiko eztandarekin zerikusia duelakoan

Atxilotutakoa eraikineko bizilagun bat da. Baliteke gizonezkoak enpresa eraikitzailearekin tirabirak izatea.

Gas eztanda batek etxaurre bat bota du, Hondarribian

01:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du bart Irunen (Gipuzkoa), atzo goizean Hondarribiko etxebizitza batean jazo zen eztandarekin zerikusia izatea egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzemandakoa eraikineko bizilagun bat da. Ertzaintzaren ustez, baliteke gizonezkoak enpresa eraikitzailearekin tirabirak izatea.

Eztanda atzo jazo zen, 06:00etan, Ubilla kaleko etxebizitza batean.

Hasiera batean, gas eztanda izan zela uste izan zuten, baina, azkenean, hipotesi hori baztertu eta nahita eragindakoa izan zela ondorioztatu zuten, etxebizitzan hainbat aztarna atzeman baitituzte, hala nola erregaia.

Hori horrela, 23:10ean, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen, eta oraindik ikertzen jarraitzen du.

Udalaren esanetan, eraikinak ez du "kalte handirik" egituran. Dena dela, badaezpada, 40 auzokidek hoteletan eta senideen etxeetan pasatu dute gaua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea