Gizartea -

Bizkaia

Bost labana zeramatzan gizon bat atxilotu dute Barakaldoko dantzaleku baten atean

Beste gizon bati mehatxu egin dio diskotekaren sarreran, gaur goizaldean.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bost labana zeramatzan eta gizon bati mehatxu egin dion gizon bat atxilotu du Barakaldoko dantzaleku baten atarian, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

04:45ean gertatu da guztia. Gizonak labana bat zuen esku bakoitzean, beste hiru gerrian, eta agenteetako baten aurka oldartu da patruila bat bertaratu denean.

43 urteko gizona atxilotu egin dute, mehatxu larriak egitea eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita, eta polizia-etxera eraman dute, epailearen aurrera eraman aurretik egin beharreko izapideak betetzera. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak