Gizartea -
Osasun sexuala
Zutitzearen disfuntzioek sexualitate kontsulten % 48 betetzen dute
Gainera, arazo hau dutenek beste gaitz batzuk ere izan ohi dituzte; kolesterol-maila altua, diabetesa edota hipertentsio arteriala.
Erredakzioa
Sexualitate kontsulta guztien ia erdiak (%48) zutitzearen inguruko arazoak eraginda izaten dira. Dena den, beste arazo batzuk ere izaten dira, hala nola isurketa goiztiarra, desio sexualaren falta eta baginismoa.
Gainera, zutitzearen inguruko disfuntzioak dituzten herenek beste gaitz bat izan ohi dituzte: kolesterol-maila altua, diabetesa, antsietatea eta hipertentsio arteriala, adibidez. Jose Zarco doktorearen arabera, egungo krisi ekonomikoak eragina dauka pertsonen osasun sexualean.
Espainiako Estatuko 50 urteko baino gehiagoko gizonezkoen% 25-30ek erekzioaren disfuntzioren bat dute. Dena den, Zarco doktoreak adierazi bezala, “oraindik kosta egiten zaie, bai medikuei bai gaitz hori dutenei, arazoa azaltzea”.
Zutitzearen disfuntzioa eta isurketa goiztiarraz gain, beste arazo batzuk ere oso ohikoak izaten dira; biharamuneko pilula behar izatea edo sexuaren bidez transmititutako gaixotasunak kasu.