Gizartea -

Futbola

70 zale identifikatu ditu Ertzaintzak Alavesen eta Espanyolen arteko norgehiagoka hasi aurretik

Horietako bi zehapen administratiboa jasotzeko proposatu dituzte, Kirol Legean oinarrituta, buru-beroki bat eta burdinazko ukabil bat atzeman baitizkiete. Ertzaintzak lagunduta joan dira guztiak Mendizorrotza futbol-zelairaino, eta ez da istilurik jazo. 

Konfiskatutako materiala. Argazkia: Ertzaintza
Konfiskatutako materiala
Konfiskatutako materiala. Argazkia: Ertzaintza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 70 jarraitzaile identifikatu ditu Gasteizen Alavesen eta Espanyolen arteko futbol-partida hasi aurretik, eta hainbat objektu arriskutsu, makilak eta buru-berokiak konfiskatu dizkiete, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Arriskua izan dezaketen partiduetan Ertzaintzak egin ohi dituen badaezpadako kontroletan identifikatu dituzte 70 futbolzaleak, jarraitzaile erradikal horien artean borrokak gerta zitezkeela iritzita.

Horietako bi zehapen administratiboa jasotzeko proposatu dituzte, Kirol Legean oinarrituta, buru-beroki bat eta burdinazko ukabil bat atzeman baitizkiete. 

Azkenean, baina, Ertzaintzak lagunduta joan dira guztiak Mendizorrotza futbol-zelairaino, eta ez da istilurik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Araba Gizartea Alaves Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak