Gizartea -

Istripua N-1ean

Ireki dute N-1 errepidea Etzegaraten Gasteizerako noranzkoan

Kamioi batek istripua izan du eta bi erreiak oztopatzen geratu da. Errepidea guztiz itxi behar izan dute eta Gasteizerako trafikoa A-15etik desbideratu dute. Ez da inor zauritu.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ireki dute N-1 errepidea Gasteizerako noranzkoan, Etzegarateko mendatean kamioi batek izandako istripu baten ondorioz hainbat ordu itxita egon ondoren. Ez da inor zauritu. 

Kamioia iraulita gelditu da, eskuineko erreia guztiz oztopatuz, eta baita ezkerrekoaren zati bat ere. 

Ezbeharra izan baino ez, kilometro pasatxoko auto-ilarak sortu dira bertan, errepidetik zihoazen autoak aurrera egin ezinik gelditu direlako. Segurtasun Sailaren esanetan, horiek ezkerraldeko bazterretik pasatu dira pixkanaka. Dena den, trafikoa etetea erabaki dute, garabiak eta garbiketa taldeek lan egin ahal izan dezaten. 

Gasteizerako trafikoa A-15etik desbideratu dute, Andoain paretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Madril-Irun errepidea