Gizartea -
Araba
Bi ehiztari identifikatu dituzte Zigoitian, bala batek etxebizitza bateko kristal bat jo duelako
11:10 aldera gertatu da ezbeharra. Balak leihoa jo eta kristala zeharkatu du, baina ez da inor zauritu. Dirudienez, baimendutako basurde uxaldi batean parte hartzen ari ziren.
EITB MEDIA
Ertzaintzak bi ehiztari identifikatu ditu gaur Berrikaon (Zigoitia), bala batek etxebizitza bateko kristal bat jo duelako, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
11:10 aldera gertatu da ezbeharra. Balak leihoa jo eta kristala zeharkatu du, baina ez da inor zauritu.
Ertzaintzak basurde uxaldi batean parte hartzen ari ziren bi pertsona identifikatu ditu. Dirudienez, baimendutako uxaldia zen; beraz, Ertzaintzaren arabera, "ez dirudi zabarkeriarik egon denik".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea