Gizartea -

Hondarribia

Eraikitzaleekin zituen arazoengatik lehertu zuen etxea atxilotuak

Eraikineko bizilagun bat da atxilotua, eta ostegun honetan pasa da epailearen aurretik.

Gas eztanda batek etxaurre bat bota du, Hondarribian

01:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), asteazken goizean Hondarribiko etxebizitza batean jazo zen eztandarekin zerikusia izatea egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzemandakoa eraikineko bizilagun bat da, eta ostegun honetan pasa da epailearen aurretik. Enpresa eraikitzailearekin arazoak zituen, eta horregatik lehertu omen zuen etxea. Bere abokatuarekin batera, Irungo Ertzaintzaren Etxean agertu da gizonezkoa ostegun goizean, eta erruduntasuna onartu du.

Hainbat aztarna

Eztanda asteazkenean jazo zen, 06:00etan, Ubilla kaleko etxebizitza batean.

Hasiera batean, gas eztanda izan zela uste izan zuten, baina, azkenean, hipotesi hori baztertu eta nahita eragindakoa izan zela ondorioztatu zuten, etxebizitzan hainbat aztarna atzeman baitituzte, hala nola erregaia.

Ez du "kalte handirik"

Hori horrela, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen, eta oraindik ikertzen jarraitzen du.

Udalaren esanetan, eraikinak ez du "kalte handirik" egituran. Dena dela, badaezpada, 40 auzokidek hoteletan eta senideen etxeetan pasatu dute gaua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea