Gizartea -

Gipuzkoa

Droga-trafiko sare bat desegin dute Irunen

Espainiako Poliziak bederatzi pertsona atxilotu eta kilo bat kokaina eta beste substantzia batzuk atzeman ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bederatzi pertsona atxilotu eta kilo bat kokaina atzeman ditu Irunen (Gipuzkoa), droga-trafiko sare bat desegiteko operazio batean.

Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzatik azaldu dutenez, "Lexus" du izena operazioak eta Donostiako Poliziak Judizialak eta Irungo Polizia Judizialak egin dute elkarlanean.

Lehenik bost marokoar atxilotu dituzte eta Pilar kaleko etxebizitza batean droga gordetzen zutela jakin dute.

Gero, beste lau pertsona atzeman dituzte, horiek ere marokoarrak, eta Colon pasealekuko hiru etxebizitza miatu dituzte.

Horietako batean dirua gordetzen zuten, ondoren Marokora bidaltzeko. Beste batean kokaina eta haxix zati txikiak zituzten, salmentara bideratzeko, eta hirugarrenean droga kantitate handia zuten, eta bertan zituzten pisatzeko tresnak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea