Gizartea -
Indarkeria matxista
Asteon Donostian sexu-eraso batengatik atxilotutako gizonaren beste biktima bat aurkitu dute
23 urteko gizona espetxean sartu dute, behin-behinean, epailearen aurretik igaro ostean.
agentziak | eitb media
Donostiako etxe batean emakume bati sexu-erasoa egiteagatik ostegunean atxilotu zuten gizonaren kasuari tiraka, Ertzaintzak beste biktima baten berri izan du, lehenago izandako gertakari batekin lotuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
23 urteko gizona espetxean sartu dute, behin-behinean, epailearen aurretik igaro ostean.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen atxilotua beste sexu-eraso batzuen egilea izan zitekeela susmatzen zuelako. Hala, "Ertzaintzaren ikerketari esker, gazte honen beste ustezko sexu-eraso baten biktima identifikatu da", azaldu du Segurtasun Sailak ohar batean.
Atxiloketa eragin zuen erasoa otsailaren 16an gertatu zen, Donostiako Aiete auzoan.