Gizartea -

Trenbideak

Astelehenetik hiru hilabetez moztuko du ETSk Lutxana eta Sondika arteko tren zerbitzua, trenbideak berritzeko

Funtsean, balastoa (trabesei eusten dieten harriak) aldatu, trabesak ordeztu eta trenbideak berriztatuko dira. Epe horretan, ordezko autobus zerbitzua izango da, orduero.

Lutxanako geralekua. ETS.
Lutxanako geralekua. ETS.
Lutxanako geralekua. ETS.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Trenbide Sareak 12 astez etengo du Lutxana eta Sondika arteko trenbideko zirkulazioa datorren astelehenetik, hilaren 24tik, aurrera, trenbideak berritzeko lanei ekiteko. Epe horretan, ordezko autobus zerbitzua izango da, orduero. 

Proiektuaren xede den tartea Metro Bilbaoren 1. linearekin lotzen den Lutxanako (Erandio) eta metroaren 3. linearekin lotzen den Sondikako geltokien artekoa da.

4,5 kilometro inguruko ibilbidean, burualdeetan aipatutako terminalez gain, ia ibilbidearen erdian dagoen Zangroizko geralekua ere sartzen da.

Funtsean, balastoa (trabesei eusten dieten harriak) aldatu, trabesak ordeztu eta trenbideak berriztatuko dituzte. 

Mozketaren egunetik aurrera, obrek irauten duten bitartean, geltoki hauek izango dituen ordezko autobus zerbitzua ezarriko da: 

Lutxana: Playabarriko autobus geralekua– Lutxana Bidea.

Zangroiz: Sondikako noranzkoa: Geralekuaren ondoan. Lutxanako noranzkoa: Biribilguneko autobus geralekua.

Sondika: Mitxine bidea (geltokiaren ondoan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sondika