Gizartea -
Hondarribin
Eztanda ustez eragin zuen atxilotuak hil egin nahi zuela diote
Hondarribiko etxebizitza batean izandako leherketaren eraginak izan zituzten bizilagunen ustez, ustezko egileak “kaltea eta heriotza” sortzeko “asmoa” zuen.
Erredakzioa
Hondarribiko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izandako eztandaren eragina izan zuten bizilagunen ustez, ustezko egileak "kaltea eta heriotza" sortzeko "asmoa" zuen.
Gertakizunen ustezko egilea (Ubilla kalean, Hondarribian, etxebizitza batean eztanda eragin zuen onartu zuen) bart sartu dute Martuteneko kartzelan.
40 bizilagunek euren etxeak utzi behar izan zituzten, eta gaua senideen edo lagunen etxean pasatu zuten. Hondarribiko Udalak azaldu duenez, familia guztiak, hiru izan ezik, etxeetara itzuli ziren.
Eztandaren ustezko egilea 23:10an joan zen Irungo Polizia-etxera bere burua aurkzetera, abokatuarekin, eta erantzukizuna onartu zuen. Etxebizitzaren jabea zen eta leherketa egin izana onartu zuen "arazoak zituelako eraikitzailearekin", Herrizaingo Sailaren arabera.
Bizilagunek ohar batean aditzera eman dutenez, "ekintza hori egiteko ustezko asmoaren kontra daude guztiz", eta, euren ustez "kaltea eta heriotza" eragin nahi zituen.
Eztandak "etxebizitza erortzea eragin" ahal izan zuen, oharrean irakurri daitekeenez, eta ustezko egileak "begirunerik gabe" jardun zuela uste dute, goizeko ordu horietan "familia guztiak euren etxeetan zeudelako, hilabete gutxiko haurrak barne".
Komunitatearen mailan, eta maila pribatuan "ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen neurri guztiak" hartzeko nahia adierazi dute, atxilotuak "ekintza horrek dakartzan erantzukizun guztiak hartzeko".