Gizartea -

Bartzelonan

Sexu-abusuengatik libre utzi dute, frogak legez kanpo lortzeagatik

Auzitegiak ez ditu aintzat hartu aurkeztutako argazkiek eta bideoek erakusten dutena: akusatuak koinatari, lo zegoela, abusuak egin zizkiola.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Auzitegiak 40 urteko gizonezko bat libre utzi du, haren sexu-abusuen biktimak (bere koinatak) lortutako frogak akusatuaren Intimitatea urratuta lortu zituelako. Frogen artean DVD batzuk zeuden, eta horietan gizonak egindako abusuak agertzen ziren.

Epaiaren arabera, Auzitegiak Salvador B.B. absolbitu eta aske uzte dute. Akusatua aurreneurrizko espetxealdian zegoen 2011ko otsailean atxilotu zutenetik.

Auzitegiak ez du aintzat hartu aurkeztutako argazkiek eta bideoek erakusten dutena: akusatuak koinatari, lo zegoela, abusuak egin zizkiola. Horren ordez, absoluzioaren alde egiten du, DVDak eskuratzeko, biktimak akusatuaren intimitaterako eskubidea urratu zuelako.

18 urteko kartzela zigorra

Epaiketan, akusazio partikularrak 18 urteko eta erdiko kartzela zigorra eskati zuen. Akusatuak sexu-abusuak ukatu zituen eta koinata esnatzeko sexu-jolasa izan zela esan zuen. Gainera, koinatarekin harremanak zituela ere azpimarratu zuen, nahiz eta biktimak harreman hori gezurtatu.

Biktimak errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Gorenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea