Gizartea -

Epaiketan

Hiltzailetzat jo dute 'Antsoaingo hilketaren' akusatua

Epaimahaiak hilketa delitua egotzi dio akusatuari, aldeko zazpi eta kontrako bi botorekin.

Akusatuaren aurkako epaiketa. Argazkia: EFE
Akusatuaren aurkako epaiketa.
Akusatuaren aurkako epaiketa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio U.G. "Antsoaingo hilketaren" akusatua erruduntzat jo dute eta hilketa delitua egotzi diote, Iruñeko Probintzia Auzitegian aste honetan egin den epaiketan.

Hilketa 2011ko irailaren 18an gertatu zen, Antsoainen, bertako jaietan. Victor Someonov Lavchiez "Tolo" tabernako atezainak tabernako bezeroak gogaitzeari uzteko eskatu zion akusatuari, neska baten kexei erantzunez, Fiskaltzaren idatziaren arabera.

Atezainari bi labankada sartu ostean, Sergio U.G. akusatuak bi adingaberekin ihes egin zuen, furgoneta batean. Udaltzainak, uniformea jantzita eta auto ofiziala hartuta, gertakarien tokira bertaratu ziren, eta, gelditzeko eskatu bazioten ere, gizonak ihes egin zuen.

Akusatuari "eskizofrenia paranoidea" diagnostikatu zioten, eta epaiketan esan zuenez, labana "ijitoek heriotza mehatxuak egin zizkiotelako zeraman".

Ministerio Publikoak 13 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen homizidio delituagatik eta beste lau ausarkeriaz gidatzeagatik. Akusazio partikularrek homizidioa beharrean, hilketa delitua eskatu zuten, baita akusazio popularrak ere (Antsoaingo Udala) eta 20 urteko espetxe zigor eskaera egin zuten. Defentsak, ordea, aske uzteko eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea