Gizartea -

UNITATE BERRIA

Covid iraunkorra artatzeko Euskadiko lehen unitatea irekiko dute gaur Basurtuko Ospitalean

Neurologia zerbitzuaren mendean egongo da, baina diziplina anitzekoa izango da. Aurreikuspenen arabera, horrelako unitateak irekiko dira Gipuzkoan eta Araban ere.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik martxan izango da Euskadiko covid iraunkorreko lehen unitate espezifikoa, Basurtuko Ospitalean. Atal berria neurologia-zerbitzuaren parte da, eta patologia hori duten pazienteak artatuko ditu. Gaixoek, infekzioa izan eta urte batzuetara, sintoma ezgaitzaileak izaten jarraitzen dute.

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri zuen unitate hori sortuko zela Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, eta zehaztu zuen "diziplina anitzeko atala" izango dela, eta adierazi du hainbat osasun arlotako espezialistek parte hartuko dutela bertan. Otsailaren 12an hasi ziren hitzorduak ematen, eta gaur, lehen aldiz, aurrez aurre artatuko dituzte pazienteak.

Osasun Sailak zehaztu duenez, lehen fase honetan, Basurtuko unitateak EAEko hiru lurraldeetako pazienteei emango die zerbitzua. Hala ere, asmoa da Gipuzkoan eta Araban ere horrelako unitateak izatea.

Unitate horiek ezartzea da covid iraunkorra dutenen aldarrikapen nagusietako bat, eta, salatu dutenez, oraindik ez dago behar bezala errekonozituta. Izan ere, arrazoi horrengatiko lanerako ezintasunaren hamar eskaeratik bederatzi baztertu egiten dira, diagnostiko egokirik ez dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea Koronabirusa