Gizartea -
Medikuen azken balantzea
Aita santuak "zertxobait hobera" egin du
Vatikanoaren arabera, Frantziskoren giltzurrun arazoak "ez dira kezkagarriak".
EITB MEdia
Frantzisko aita santuak "zertxobait hobera" egin du, eta azken egunetan atzemandako giltzurrun arazoak "ez dira kezkagarriak", Vatikanoak jakinarazi duenez.
Aita santuak ez du arnasteko krisialdirik izan gaurkoan, baina medikuek ohartarazi dute "egoera kritikoan" jarraitzen duela.
Une honetan, oxigenoa ematen ari zaizkio oraindik. Hori bai, aurreko egunetan baino "gutxiago".
Oraingoz, medikuek ez dute aurreratu nahi izan zelakoa den Frantziskoren bilakaera.
Vatikanoaren esanetan, aita santua "lanera" itzuli da gaur arratsaldean, eta telefonoz deitu dio Gazako elizako apaizari, "gertutasuna" adierazteko.
Bestalde, Frantziskok eskerrak eman dizkie egunotan osatu dadin otoitz egin dutenei.
Aita santua (88 urte) otsailaren 14an ospitaleratu zuten. Hasieran bronkitisa zuen, baina ondoren pneumonia atzeman zioten bi biriketan.