Gizartea -
IRAGARPENA
Giro epela eta hego-haizea, Euskadin
Gaur eta datozen egunetan, hego-haizea izango dugu eta tenperaturek gora egingo dute.
Erredakzioa
Gaur, eguna aurrera joan ahala, giroa hobetuz joango da. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, goizean hodei gutxi batzuk izango ditugu oraindik, eta baliteke zenbait lekutan euri apur bat egitea. Dena den, ostarteak ugarituko dira zeruan, eta arratsaldean eguzkia izango dugu batik bat. Hego haizea ibiliko da, eta, ondorioz, giro epelagoa izango dugu; maximoak, 20-22 ºC inguruan.
Asteartean, giro lasaiarekin jarraituko dugu. Zeruan, goi-hodeiak izango ditugu, eta baliteke une batzuetan ugariak izatea. Dena den, giro argi eta eguzkitsua izango dugu. Hegoaldeko haizeak 22-23 ºC-ra igoko ditu tenperaturak.
Asteazkenean, ez da aldaketa handirik egongo: eguraldi eguzkitsua izango dugu, goi-hodei gutxi batzuekin. Haizeak hegoaldetik joko du eta zakartu egingo da, apur bat. Tenperatura maximoak gora egingo du; 25 ºC ingurukoa izango da.