Gizartea -
PRESIDENTEA IRAINTZEAGATIK
Telebistako aurkezle bati kartzela-zigorra ezarri diote, Egipton
Tawfiq Okashari lau hilabeteko kartzela-zigorra eta 501 librako (62 euro) isuna ezarri diote, Mohamed Mursi presidentea iraintzeagatik.
Erredakzioa
Esnako Auzitegiak lau hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Tawfiq Okasha telebistako aurkezleari, hedabide ofizialek adierazi dutenez, Muhamed Mursi presidentea iraintzeagatik.
Nasr Eddin Mahmoud Moghazi Justizia eta Askatasunaren Alderdiko kideak eraman du auzia epaitegira. “Mursi gure presidentea da, eta, hortaz, bera irainduz guztiok iraindu gaitu”, argudiatu zuen.
Oraindik ez dira adierazpen zehatzak argitara atera, baina Okasha ezaguna da jada, Mursiren kontrako iritziengatik. Horrez gain, ‘Al Ahram’ egunkariaren arabera, aurkezleak 30 auzi ditu oraindik irekita, Gobernuaren kontrako adierazpenak egitea leporatuta.