Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Covid iraunkorra, Bingen Zupiriaren agerraldia eta Reala - Real Madril, zuzenean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Basurtuko ospitalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Basurtuko ospitalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Basurtuko ospitalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Covid iraunkorraren unitatea: Gaurtik martxan da Euskal Autonomia Erkidegoko covid iraunkorreko lehen unitatea, Basurtuko ospitalean. Atal berria neurologia zerbitzuaren parte da, eta patologia hori duten pazienteak artatuko ditu. Gaixoek, infekzioa gertatu eta urte batzuetara, sintoma ezgaitzaileak izaten jarraitzen dute. Lehen fase honetan, Basurtuko unitateak hiru lurraldeetako gaixoei emango die zerbitzua. Hala ere, asmoa da etorkizunean Gipuzkoak eta Arabak ere horrelako unitateak izatea.

- Bingen Zupiriaren premiazko agerraldia: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean premiazko agerraldia egingo du (11:30), otsailaren 2an Donostian Ertzaintzak egindako jardunari buruz informatzeko. Ertzaintzak 32 urteko emakume kolonbiar bat atxilotu zuen, baina Zainketa Berezien Unitatean ospitaleratu behar izan zuten gero. Zauritutako emakumeak hobera egin du. Medikuen azken partearen arabera, iktusa izan zuen, ez burezurreko traumatismoa.

- Reala - Real Madril, zuzenean: Reala - Real Madril Errege Kopako finalerdietako kanporaketa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en. Joaneko partida gaur 21:30ean hasiko da Reale Arenan. Itzulerako partida, apirilaren 1ean jokatuko da (21:30ean) eta kasu honetan ere eitb.eus-en eta ETB1en zuzenean ikusi ahal izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbol albisteak 2024 Futbola zuzenean Reala Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Donostia Ertzaintza Errege Kopako albisteak Reale Arena-Anoeta argazkiak Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra EAE gaur Telebista publikoa albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Euskal Herriko telebista Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Zientzia berriak Osasun albisteak gaur Terapeutika-profesionalak Futbol bideoak Real Madril Basurtuko ospitalea Erizaintza Sendagaiak albisteak Txertoak egutegia Koronabirusa