Gizartea -
Greba orokorra
Osakidetzako zerbitzu minimoak gehiegizkotzat jo dituzte epaileek
Euskadiko osasun zerbitzuetako bost sindikatuk martxoaren 29ko greba egunerako Osakidetzan ezarritako zerbitzu minimoen kontra jo zuten.
Erredakzioa
Martxoaren 29ko greba egunaren harira, Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako lehen mailako arreta zerbitzuan ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkotzat jo ditu EAEko Auzitegi Nagusiak, Satse erizainen sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez.
Satse sindikatuak eta Euskadiko osasun zerbitzuetako beste lau sindikatuk Eusko Jaurlaritza salatu zuten martxoaren 29ko greba egunean ezarritako gutxieneko zerbitzuak zirela eta.
Larunbat arrunt batean Euskadiko anbulategietan eskaintzen den zerbitzua baino zabalagoa izan zen greba egunean, erizainen sindikatutik adierazi dutenez.
Anbulatorio gehienak itxita egoten dira larunbatetan, eta, martxoaren 29ko greba eguneko gutxieneko zerbitzuen arabera, lehen mailako arreta zerbitzuan lan egin zuten familia medikuen, pediatren eta erizainen erdiak.