Gizartea -

'Kongresua inguratu'

Kongresuko protesta deitu zutenei espedientea ireki die Gobernuak

Urriaren 23an Diputatuen Kongresua inguratzeko deialdia 'legez kanpokoa zen', Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak adierazi duenez.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak espediente administratibo zigortzailea ireki die, urriaren 23rako Diputatuen Kongresua inguratzeko deialdia egin omen zuten 50 lagunei; izan ere, Gobernuaren hitzetan, protesta-ekitaldia "legez kanpokoa" izan zen legeak dioen bezala jakinarazi ez zutelako aurretik.

Protesta deitu omen zuten lagunak identifikatu zituen Poliziak, Cristina Fuentes Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak jakinarazi duenez. "Manifestazioak askatasun osoz egin daitezke eskubide konstituzionala delako, baina aurrez Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari jakinarazi behar zaio".

Halaber, manifestazioaren berri ematerakoan, "legeak ezartzen dituen hainbat baldintza bete behar dira, eta atzo ez zen horrelakorik gertatu", gaineratu du.

Irailaren 25eko manifestariek ez zuten Diputatuen Kongresua inguratzea lortu urriaren 23an. Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, 2.000 manifestari inguru elkartu ziren bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea