Gizartea -

EITB DATA

Hego Euskal Herrian gizakientzako botikak egiten dituzten 6 lantegi daude

Farmazia enpresa horietako bat, Nafarroako Cinfa, arlo honetako munduko 25 enpresa onenen artean dago.

Gizakientzako botikak egiten dituzten lantegiak Hego Euskal Herrian. Argazkia: EITB.
Gizakientzako botikak egiten dituzten lantegiak Hego Euskal Herrian. Argazkia: EITB.
Gizakientzako botikak egiten dituzten lantegiak Hego Euskal Herrian. Argazkia: EITB.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herrian kontsumitzen ditugun botiketako batzuk hemen bertan ekoitzitakoak dira; izan ere, gizakientzako sendagaiak egiten dituzten sei lantegi ditugu.

Bernedoko Biomendi Altan, Leioako Faes Farma, Zamudioko Roxall, Noaingo Ardena Pamplona eta Uharten eta Ollokin lantegiak dituen Cinfa enpresek osatzen dute gurean gizakientzako botikak egiten dituzten industrien sarea.

Estatuan, berriz, 94 lantegi daude, gehienak Bartzelonan eta Madrilen.

Euskal Herriko enpresetako bat, Nafarroako Cinfa, mundu mailan ospe onena duten 25 enpresen zerrendan dago (19. postuan), Estatu Batuetako Pfizer eta Johnson & Johnson, Suitzako Novartis eta Roche, Erresuma Batuko Astrazeneca eta Alemaniako Bayer enpresekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak EITB Data Farmaziak