Gizartea -

Nazioarteko eguna

Burmuina kaltetuta duten 20.000 gaixo daude Euskadin

Gehienetan, hartutako kalte zerebrala iktus batek edo burezurreko traumatismo batek eragiten du.

Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Bilbon. Argazkia: EFE
Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Bilbon.
Burmuina kaltetuta duten 20.000 gaixo daude Euskadin

01:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20.000 lagunek burmuina kaltetuta dute Euskadin, eta, gehienetan, hartutako kalte zerebrala iktus batek edo burezurreko traumatismo batek eragin dute.

Urriaren 26a Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Eguna izango dela eta, Aita Menni osasun zentroak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Hartutako Kalte Zerebralen Bizkaiko Elkarteak kirol jardunaldia antolatu dute burmuina kaltetuta duten gaixoekin Bilbon.

Aita Menni osasun zentroak burmuina kaltetuta duten gaixoak artatzen ditu. "Istripua izan aurretik, gaixoak osasuntsu zeuden, eta, ondoren, lesioarekin bizi behar dute", Nacho Quemada Aita Menniko medikuen zuzendariak jakinarazi duenez. Gaixoek ez dute talde homogeneo bat osatzen, horren esanetan; izan ere, gazteenek traumatismoak izan ohi dituzte, eta, zaharrenek, iktusa.

Oro har, sintomak ondorengoak dira: mugikortasun eta zentzumen arazoak, gabezia kognitiboa eta portaera eta emozio gorabeherak.

Medikuntza eta teknologia alorretan egin diren aurrerapenei esker, (Zainketa Intentsiboko Unitate mugikorrak eta iktus unitateak, besteak beste), garunean kalteak jasan dituzten pertsonen biziraupena hazi egin da, eta, ondorioz, geroz eta pertsona gehiago bizi dira istripuak eragindako arrastoekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea