Gizartea -

Hellit

Egunero Gasteiz-Bartzelona hegaldia egongo da igandetik aurrera

Hellit konpainiaren webgunean kaleratutakoaren arabera, hegaldiak 89 euro balioko du. 07:15ean aterako da, eta 22:30ean itzuliko da.

Hellit konpainiako hegazkin bat.
Hellit konpainiako hegazkin bat.
Hellit konpainiako hegazkin bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hellit konpainiak Gasteiz eta Bartzelona arteko hegaldia eskainiko du igandetik aurrera. Egunero, 07:15ean aterako da Gasteizetik eta 22:30ean itzuliko da bertara.

Abel Pizarro konpainiako presidenteak aurkeztu du hegaldi berria Gasteizen eta Forondari etorkizun "kaudimenduna" emateko proiektua dela esan du, "Arabako hiriburuak eskaera nahikoa duelako aireportu lehiakorra edukitzeko".

Halaber, ez dela "low cost" konpainia eta kalitatearen alde egiten dutela argitu du, baina prezioak "eskuragarriak" dituztela zehaztu du.

Konpainiaren webgunean jartzen duenaren arabera, bidaiak 89 euro balioko du, baina promozioak egongo direla gaineratu dute.

Konpainiak Forondari "oxigenoa" ematen diola esan du Helliteko presidenteak, izan ere, ordutegia murriztu dute aireportuan eta "ordutegiak mantentzeko ahaleginak" egingo dituztela iragarri du.

Dagoeneko 3.000 txartel saldu dituztela adierazi du eta hegaldien okupazio maila % 50ekoa dela (66 bidaiari sartzen dira hegazkinean). Hala ere, % 75era iritsiko direla uste du eta hortik aurrera, hegaldi gehiago jartzea aztertuko dutela azpimarratu du, batik bat penintsula hegoaldera bidaiatzeko.

Egun, Hellit konpainia Malagan, Melillan, Madrilen, Bartzelonan, Badajozen, Mallorcan, Iruñean eta Casablancan (Maroko) dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea