Gizartea -
Osasuna
Iktusa prebenitzeko gida
Jaurlaritzaren Osasun Sailak webgune bat sortu du, iktusa prebenitzeko eta tratatzeko aholkuak biltzeko.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak webgune bat sortu du iktus gaixotasunari buruzko informazio erabalgarria pilatzeko: nola prebenitu, zer egin, nola tratatu...
Webgunea gaur goizean aurkeztu dute Rafael Bengoa sailburuak, Susana Pinedo doktoreak, Mar Feijo neurologoak eta Jose Luis Esteban ATECE-Bizkaia elkarteko presidenteak.
Garuneko arteria bat bat-batean ixten edo apurtzen denean sortzen da iktusa.
Bengoak azaldu duenez, iaz 5.924 pertsona ospitaleratu zituzten Euskadin garuneko gaixotasunak direla medio, eta, kasu horietako % 61etan, iktusa izan zen kausa.
Gaixotasun hau lehenengo heriotz-eragilea da emakumeen artean, eta hirugarrena gizonezkoen artean, kardiopatiaren eta birikietako minbiziaren ostean. Iktusa dutenen bi herenak hil egiten dira, edo kalteak izaten dituzte betiko.
SINTOMAK
Gaixotasuna batik bat edadetuen artean sortzen bada ere, edozein adinean ager litekeela ohartarazi du Bengoak. Horrenbestez, prebentzioa ezinbestekoa dela nabarmendu du.
Arrisku faktoreak hauek dira: 60 urtetik gorakoa izatea, bizimodu ez osasuntsua izatea, lodi egotea eta diabetesa edo kolesterol altua izatea.
Sintomak ahultasuna, gorputzaren atal bat ezin mugitzea, ikusmena galtzea, ezohiko buruko min handia izatea eta ibiltzeko ezintasuna izatea dira.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak webgune bat sortu du iktus gaixotasunari buruzko informazio erabalgarria pilatzeko: nola prebenitu, zer egin, nola tratatu... Webgunea gaur goizean aurkeztu dute Rafael Bengoa sailburuak, Susana Pinedo doktoreak, Mar Feijo neurologoak eta Jose Luis Esteban ATECE-Bizkaia elkarteko presidenteak. Garuneko arteria bat bat-batean ixten edo apurtzen denean sortzen da iktusa. Bengoak azaldu duenez, iaz 5.924 pertsona ospitaleratu zituzten Euskadin garuneko gaixotasunak direla medio, eta, kasu horietako % 61etan, iktusa izan zen kausa. Gaixotasun hau lehenengo heriotz-eragilea da emakumeen artean, eta hirugarrena gizonezkoen artean, kardiopatiaren eta birikietako minbiziaren ostean. Iktusa dutenen bi herenak hil egiten dira, edo kalteak izaten dituzte betiko. SINTOMAK Gaixotasuna batik bat edadetuen artean sortzen bada ere, edozein adinean ager litekeela ohartarazi du Bengoak. Horrenbestez, prebentzioa ezinbestekoa dela nabarmendu du. Arrisku faktoreak hauek dira: 60 urtetik gorakoa izatea, bizimodu ez osasuntsua izatea, lodi egotea eta diabetesa edo kolesterol altua izatea. Sintomak ahultasuna, gorputzaren atal bat ezin mugitzea, ikusmena galtzea, ezohiko buruko min handia izatea eta ibiltzeko ezintasuna izatea dira.