Gizartea -

Gertakaria

Mozkor zeuden bi lagunek semaforoak hautsi dituzte Bilbon

Ertzaintzak 18 eta 20 urteko bi gizon atxilotu ditu, eta hiriko altzarietan kalteak eragitea egozten zaie.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 18 eta 20 urteko bi lagun atxilotu ditu Bilboko hiri-altzarietan kalteak eragitea egotzita, ostegun honetan, goizeko lehen orduan.

Paperontziak haustea, bi semaforo errotik ateratzea eta taberna bateko aulki bat suntsitzea egozten die Ertzaintzak, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Antza denez, mozkor zeuden biak ala biak.

Lezamako Trenbide Zaharreko bideko semaforoak suntsitu zituzten mozkorrek, eta baita Pedro Cortes kaleko hainbat aulki ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea