Gizartea -

Bizkaia

Salaketa aurkeztu dute gizon baten aurka, ume bati argazkiak egiteagatik Ortuellako futbol taldearen aldagelan

Ortuellako Udalak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta laguntza eskaini dio biktimaren familiari.

AGENTZIAK | EITb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia batek eta Ortuellako Jendea futbol taldeak salaketa aurkeztu dute Ertzaintzan, klubarekin lotura duen pertsona batek argazkiak egin dizkiolako 8 urteko mutil bati udal estadioaren aldagelan.

Adierazpen instituzional batean, Ortuellako Udalak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta laguntza eskaini dio biktimaren familiari.

"Ortuellako herriak eta Udalak zero tolerantzia izango dute beti pertsonen eskubideen aurkako urraketen aurrean", nabarmendu dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Ortuella Albisteak