Gizartea -
I-25 ekimenak deituta
'Zorraren Aurrekontuen kontra'ko protesta jendetsua egin dute Madrilen
Poliziak Kongresura iristea galarazi die milaka manifestariei. Bildutakoak Neptuno plazan geratu dira eta minutu bateko isilunea egin dute "sistemaren biktimen ohorez" eta eserialdia ere egin dute.
Erredakzioa
30.000 pertsona inguru Madrileko Kale Nagusia eta Alcala kaleak ibili eta Neptuno plazara arte iritsi dira, I-25ak deituta, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren kontra protesta egiteko. Proiektua Parlamentuaren oniritziaren zain dago.
Martxa 18:30ean hasi da Espainia plazan. Bertan asanblea informatiboa egin dute protestaren helburuaren eta ibilbidearen berri emateko. Azkenean ez da istilurik izan baina Poliziak identifikatzeko eskatu die zenbait manifestariri.
Poliziaren 20 bat furgoneta eta beste oinezko gente batzuk manifestazioa zaintzen aritu dira Kale Nagusitik zihoazen bitartean. Protesta errepidetik joatea saihestu du Poliziak eta manifestariak espaloietik eta Callao Plazara doazen erreietatik joan dira.
Neptunora iritsi direnean, Polizia zain zuten Kongresurako bidea itxita. Orduan, protestariek minutu bateko isilunea egin dute "sistemaren biktimen omenez" eta eserialdia ere egin dute, Kongresuari bizkarra emanez.
Polizien protesta Madrilen
Espainiako ehunka Poliziak protesta egin dute Barne Ministerioaren egoitzaren aurrean, soldatak igotzea eskatzeko.
Horrez gain, Espainiako Poliziaren Konfederakundeak (CEP), Poliziaren Batasun Federalak( UFP) eta Polizien Sindikatu Profesionalak (SP) idatzi bat irakurri dute "Espainiako Polizien kolektiboaren atsekabearen berri emateko".
'Aitona-amona suminduekin', istiluak
'Aitona-amona suminduen' talde batek istiluak izan ditu Bartzelonan Esquadra Mossoekin Generalitateko egoitzara sartzen saiatu direnean.
'Aiton-amona suminduek' lehen urteurrena ospatu nahi izan dute Generalitatea okupatuz. Zenbait manifestari lurrera erori dira Mossoekin izandako liskarren ondorioz, eta tentsio handia izan da zenbait unetan.