Gizartea -

'Barrura begirako leihoak'

ETAko presoen inguruko dokumental polemikoa estreinatu dute

Filmak ETAko bost presoren istorioak kontatzen ditu ikuspuntu humanoa abiapuntu hartuta. Auzitegi Nazionala dokumentala ikertzen ari da Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak egindako salaketagatik.

Dokumentalak ETAko bost presoren istorioak kontatzen ditu. Efe.
ETA presoak dokumentala | ETAko presoen dokumentala estreinatu dute
'Barrura begirako lehioak' dokumentala estreinatu dute Bilbon

00:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barrura begirako leihoak ETAko presoei buruzko dokumental polemikoa larunbatean estreinatu dute Bilboko Bizkaia Aretoan (EHUko paraninfoan).

Behin estreinatuta eta urte amaiera arte, dokumentala Euskal Herriko hainbat hiritan eta herritan emango dute. Ekoiztetxetik adierazi dutenez, "susmo, polemika eta mehatxu guztiekin amaitzeko modu bakarra dokumentala erakustea da".

Barrura begirako leihoak hogeitamar udalerritako zine aretoetan, kultura etxeetan eta unibertsitatean emango dute.

Zinez ekoiztetxeak aditzera emandakoaren arabera, dokumentala bost zuzendarik egindako lana da eta ETAko bost presoren istorioak kontatzen ditu.

"Zentzurik gabe"ko jazarpena

"Gizarteak dokumentala ikustean, izandako jazarpenak zentzurik ez duela ikusiko dute, eta film madarikatua izateari utziko dio film hutsa bihurtzeko", esan dute Zinezeko ordezkariek, Auzitegi Nazionalak hasitako ikerketari erreferentzia eginda, Carlos Urquijok Gobernuko ordezkariak egindako salaketari jarraituta.

Ekoizleen hitzetan, ez dute Arartekoarengana jo eta "pairatutako diskriminazioa" salatzea. Gainera, zinta emateko izandako "oztopo handiak" azpimarratu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea