Gizartea -
Antiguako auzoan
Pistolaz bi saltokitan lapurtu zuen gizona atxilotu dute Donostian
39 urteko gizonezkoari Antiguako auzoko bi saltokietan egindako lapurretak leporatu dizkiote. Langileak beldurtzeko balinezko pistola erabili ohi zuen.
Erredakzioa
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du larunbat honetan Donostiako Antiguako auzoan kokatutako bi saltokietan pistolaz lapurtzea leporatuta.
Lehenengo lapurreta irailaren 29an jazo zen, izozki-denda batean. Atxilotua bertan azaldu zen eta langile bati kutxako dirua eskatu zion. Jaka altxatu zuen zeraman pistola langileari erakusteko. Langileak bildutako dirua eman zion gizonezkoari eta horrek bertatik ihes egin zuen.
Bigarren lapurreta joan den astean izan zen, hilak 19, Antiguako auzoan ere kokatutako beste saltokian. Kasu honetan, gizonezkoak antzeko moduan egin zuen lapurreta. Lekukoen testigantzak eta gizonezkoaren deskripzioa jaso ostean, ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak eta azkenean, gizonezkoa atxilotu dute larunbat honetan.
Su-arma konfiskatu diote (balinezko pistola bat zena) eta Ertzain-etxean izapideak amaitu ostean, epailearen aurrera eramango dute.