Gizartea -
Zentral nuklearra
'Komunikazio galera' bat izan du Asco zentral nuklearrak
Ordenagailu baten aldaketak eragin du gertaera, baina arriskurik ez dagoela ziurtatu dute.
Erredakzioa
Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak jakitera eman duenez, Asco I zentral nuklearrak Kontseiluaren emergentzia gelarekin duen "komunikazioaren galera adierazgarri" bat jasan du ordenagailu bat aldatu dutenean.
Hala ere, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak ziurtatu du ez dagoela arriskurik eta ordenagailua aldatu bitartean, zortzi orduro posta elektroniko bitartez lantegiaren inguruko datuak bidaliko dituzte. "Gertaerak ez die langileei arriskurik sortzen, ezta ingurugiroari ere", adierazi dute. Halaber, gertaera nuklearren eskalan 0 mailakoa dela gaineratu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea