Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: 5 urte EAEko lehen covid kasutik, maskulinitateei buruzko ikerketa, planeten lerrokatzea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Bilbo, artxiboko irudi batean
Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- 5 urte Euskadiko lehen covid kasutik: 2020ko otsailaren 28an Osakidetzak EAEko lehen bi koronabirus kasuak baieztatu zituen. Bi positibo horietako bat Txagorritxuko ospitalean lanean ari zen medikua zen, eta, bigarrena, Italiatik oporretatik bueltan etxera etorritako emakume bat. Guztira, 6 olatu handi eta 800.000 kasu inguru erregistratu ziren (horietatik laurdenak 60 urtetik gorakoak). Osakidetzak zabaldutako datuen arabera, 2023ko irailera arte 8.771 hildako izan ziren.

- Maskulinitateei buruzko ikerketa: Emakundek "Maskulinitatearen kutxa Euskadin. Maskulinitatearen eraikuntza, jarrerak eta inpaktua euskal biztanlerian" azterlana aurkeztuko du. Emakundek eskatuta, Reina Sofia FAD Juventud fundazioak egin du ikerketa, eta emaitza gaur aurkeztu dute Gasteizen, Europa Jauregian antolatu duten jardunaldian. "Euskadin gizonekin eta maskulinitateekin berdintasunaren alde lan egiteko estrategiak" goiburupean antolatu du Emakundek jardunaldia, Gizonduz ekimenaren barruan. Ikerlana aurkezteaz gain, 2030 Gizonduz Estrategiaren lan-ildo nagusiak ere partekatuko dira topaketan.

- Planeten lerrokatzea: Desfile planetarioa ikusteko aukera izango da. Merkuriok, Artizarrak, Martek, Jupiterrek, Saturnok, Uranok eta Neptunok lerro ikusgarri bat osatuko dute, eta eguzki-sistemaren ikuspegi liluragarria osatuko dute. Fenomenoa begi hutsez ikusi ahal izango da, baina Urano eta Neptuno antzemateko teleskopioak edo binokularrak erabili beharko dira. EAEn eta Nafarroan, argi-kutsadura txikia dagoen edozein tokitatik ikusi ahal izango da; beraz, hiriko argietatik aldentzea eta espazio irekietara edo landa-eremuetara joatea gomendatzen da. Ilunabarra baino pixka bat geroago izango da behatzeko unerik onena, orduan baitago zerua behar bezain ilun eta planetak oraindik ikusi daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza EAE gaur Emakunde Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Zientzia Osasunari buruzko albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Matxismoa Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Erizaintza albisteak Botikak albisteak Txertoak Donostia Unibertsitate Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Astronomia albisteak COVID kasuak Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak Osasunbidea