Gizartea -
Migrazioa
20.000 kilo elikagai eta lau garbigailu bidali ditu Zaporeak GKEak Greziako errefuxiatu kanpalekuetara
Herrialde horretan migrazio egoera "okerrera" egiten ari dela jabetuta, Zaporeak elkarteak salatu du migratzaileak pilaka iristen direla asilo eske, eta dagoeneko 4.000 lagun inguru bizi direla "egoera tamalgarrian".
EITB MEDIA
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak elikagaiak eta kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei bizimodua hobetzen lagun diezaiekeen materiala bidali ditu berriro Greziara.
Herrialde horretan migrazio egoera "okerrera" egiten ari dela jabetuta, Zaporeak elkarteak salatu du migratzaileak pilaka iristen direla asilo eske, eta dagoeneko 4.000 lagun inguru bizi direla "egoera tamalgarrian".
"Egoera jasanezina da, batzuek hilabeteak edo urteak baitaramatzate egoera ez duinetan bizitzen", kritikatu dute. Horregatik, Zaporeakek urrats bat gehiago eman nahi izan du oraingoan.
Horrela, elikagaiak ez ezik, lau garbigailu eta hiru lehorgailu ere bidali ditu.
"Zuengandik jasotzen dugun guztiari esker, errefuxiatuen bizi baldintzak hobe ditzakegu", adierazi dute.