Gizartea -

Ikerketa zientifikoa

Erradioterapiak zeluletan duen eragina aurkitu dute mediku euskaldunek

Lan-taldeak frogatu ahal izan duenez, lipidoek eta proteinek modu ezberdinean erantzuten diete, erradiazio maila ezberdinei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erradioterapiak zelula normalei eta minbizidun zelulei nola eragiten dien aurkitu dute BioCruces Osasun Ikerketarako Institutuko ikertzaile euskaldunek.

Ikerketan, zelula osasuntsuei eta minbizidun zelulei erradiazioa aplikatu zaie, eta ikertzaileek ikusi dute lipidoen eta proteinen erantzuna ezberdina dela erradiazio maila aldatu ahala.

Erradioterapia terapia gisa “eraginkorragoa izaten lagundu dezake” aurkikuntza horrek, ikertzaileen esanetan.

Vibrational Spectroscopy zientzia aldizkarian argitaratu berri da ikerketa lan hori. Ikerketan parte hartu dute Cruces ospitaleko eta UPV/EHU unibertsitateko Biofisika Unitateko ikertzaileek, eta Cruces ospitaleko Pedro Bilbao medikuak eta UPV/EHUko Biofisika Unitateko Jose Luis R. Arrondo irakasleak gidatu dute ikerketa.

“Erradioterapia minbizia sendatzeko bigarren arma terapeutikoa da, kirurgiaren atzetik”, Bilbaoren hitzetan. “Hala ere, zer hobetu asko dago oraindik, izan ere, lan handia egin behar da erradioterapia minbiziaren aurka eraginkorragoa izateko eta zelula osasuntsuengan dituen eraginak gutxitzeko”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea