Gizartea -
Malagan
23 sendagile inputatu dituzte errezeta faltsuekin iruzur egiteagatik
Malagako botika batean, kirolariek markak hobetzeko merkatu beltzean erosi ohi duten minbiziaren aurkako sendagai asko saltzen zirela ikusi ostean hasi zuten operazioa.
Erredakzioa
Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu eta 23 sendagile inputatu ditu Andaluziako Osasun Zerbitzuari eta Mufaceri milioi erdi euroko iruzurra egiteagatik.
Pentsiodunen txarteletan kostu handiko botikak kargatzen zituzten hauei ezer esan gabe.
"Apoteque" operazioa San Pedro de Alcantara eta Almargen herrietan egin dute. Bertako botika batean, kirolariek markak hobetzeko merkatu beltzean erosi ohi duten minbiziaren aurkako sendagai asko saltzen zirela atzeman zuten.
Azpijokoaren burua botikako langile bat zen. Pentsiodunen txartelak erabiltzen zituen botika garesti horiek kargatzeko eta ondoren, berak ateratzen zituen farmaziatik.