Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon gazte atxilotu dituzte neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik, Gasteizen

Ostegunean atxilotu zituzten, eta epailearen esku utzi dituzte jada.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi gizon gazte atxilotu zituen atzo Gasteizen, sexu-erasoa leporatuta, eta epailearen esku utzi ditu jada, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Dirudienez, neska adingabe bati sexu-erasoa egin ondoren, Ertzaintzak Gasteizen atzeman zituen bi ustezko egileak. Ertzainetxean beharrezko eginbideak betetakoan, ostiralean bertan eraman zituzten epailearen aurrera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa