Gizartea -

Osakidetza

30 egunean egin beharko dira kardiologia eta onkologia probak Euskadin

Kontsulta horietan artatzeko eta hainbat proba egiteko gehieneko epe hori bermatzen duen Estatuko lehen autonomia erkidegoa izango da Euskadi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak osasun arloan eragina izango duen dekretua onartu du gaur. Horri esker, 30 eguneko gehieneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoan kardiologiako eta onkologiako kontsultetan artatuak izateko eta patologia mota horiekin lotzen diren zenbait diagnostiko-proba osagarri egiteko aukera izango dute gaixoek.

Horrela, Osakidetzako medikuak eskaria egin eta 30 egun igaro baino lehen kardiologia eta onkologiako kontsultak egitea bermatzen da; eta baita mamografiak, kolonoskopiak, esfortzu probak eta hemodinamika probak ere”, Eusko Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez.

Kontsulta edo proba horiek “Osakidetzako instalazioetan egin beharko dira, edo, kasuan kasu, itundutako osasun zentroetan. Gainera, ezarritako epea betetzeko asmoz, itundu gabeko osasun-baliabide pribatuak erabiltzen badira, kalte-ordain ekonomikoa emango da”.

Kontsulta horietan artatzeko eta proba horiek egiteko gehieneko epe hori bermatzen duen Estatuko lehen autonomia erkidegoa izango da Euskadi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea