Gizartea -

SUTEA

Emakume bat artatu behar izan dute Iruñeko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik

19:09 aldera izan da ezbeharra, Alfontso Borrokalariaren kaleko etxebizitza batean. Etxebizitzako balkoian piztu da sua, antza denez, eta bertako bizilagunek itzali dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko emakume bat artatu behar izan dute larunbat honetan osasun langileek Iruñean, Alfontso Borrokalariaren kaleko etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastu duelako.

19:09 aldera gertatu da ezbeharra, 112-SOS Nafarroak jakinarazi duenez. Etxebizitza bateko balkoian piztu da sua, eta bertako biztanleek itzali dute.

Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, eta airearen kalitatea eta tenperatura aztertu dituzte.

Oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia batean eraman dute emakumea ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak