Gizartea -

Valladolid

Gizon bat atxilotu dute, adingabe bati bi urtez abusuak egiteagatik

Gizonak (46 urtekoa) neskatoaren 1.000 argazki zituen etxean. Adingabearen gurasoen laguna zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak 46 urteko gizonezko bat atxilotu du Valladoliden, lagun batzuen alaba adingabeari bi urtez sexu abusuak egitea egotzita.

Ustezko abusuak neskatoa 10 urtekoa zenean hasi ziren. Antza denez, gizonezkoa tematuta zegoen adingabearekin, eta haren 1.000 argazki inguru zituen etxean, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez.

Adingabeak gertatutakoa salatu zuenean, gurasoen lagun batek bi urtez abusuak egin zizkiola azaldu zien agenteei.

Neskatoaren esanetan, gizona gurasoen laguna izateaz baliatu zen, horien konfiantza irabazteko eta alabaren argazkiak eskatzeko. Ondoren, material horrekin, xantaia egin zion neskatoari, kutsu sexuala zuten beste 150 argazki eta bideoak lortzeko.

Hainbatetan aurrez aurre izan ziren, eta gizonezkoak abusuak egin zizkion, betiere adingabearen arabera.

Hori horrela, Poliziak gizonezkoaren etxebizitza miatu zuen, eta zazpi disko gogor, bi ordenagailu eramangarri, 'tablet' bat eta beste hainbat material atzeman zituen.

Gainbegiratu azkar bat emanda, gizonak neskatoaren 1.000 argazki eta haur pornografia material gehiago zituela egiaztatu zuten poliziek.

Gizonak aitortu egin zuen atzemandako materialen jabea dela, eta, beraz, atxilotu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea