Gizartea -

NAFARROA

Lau pertsona atxilotu dituzte Dantxarinean, 17.000 euroko lapurreta egiteagatik

73 objektu lapurtzea egozten diete, gehienak arropa eta perfumeak.

Dantxarinean atzemandako objektuak. Argazkia: Foruzaingoa
Dantxarinean atzemandako objektuak. Argazkia: Foruzaingoa
Dantxarinean atzemandako objektuak. Argazkia: Foruzaingoa

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak hiru gizonezko eta emakume bat atxilotu ditu, 21 aurrekari dituen gaizkile talde antolatu bateko kideak guztiak, Dantxarineko bi dendatan 17.000 euroko lapurreta egiteagatik.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, asteazkenean atxilotu zituzten, prebentziozko kontrol batean. Agenteek marihuana usaina zerion furgoneta bat gelditu zuten, drogen kontrola egin zioten gidariari (positibo eman zuen), eta harekin zihoazen hiru pertsonak identifikatu zituzten, urduritasun zantzuak atzeman zizkietelako.

Ondoren, ibilgailua miatu zuten, eta erosketa agiririk ez zuten hainbat objektu aurkitu zituzten. Horrez gain, alarmak galarazteko erabiltzen den aluminio paperarekin forratutako motxilak eta poltsak zeramatzaten.

Halaber, kokaina eta marihuana atzeman zizkieten, eta, hori dela eta, salaketa administratiboak jaso zituzten.

Polizia bi dendarirekin jarri zen harremanetan, eta horiek baieztatu zieten objektu horietako 73 (gehienak perfumeak eta arropa) beraiei lapurtutakoak zirela. Horren aurrean, laurak atxilotu, eta Iruñera eraman zituzten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa