Gizartea -
Istripua
Emakume bat larri zauritu da Goizuetan autoarekin pendiz batetik amilduta
81 urteko emakumeak kolpe larriak zituen, baina autotik kanpo zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnean. Goizuetako mediku-taldeak artatu du aurrena, baina Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du, eta SOS Deiaken helikoptero medikalizatu batean eraman dute ospitalera.
Agentziak | EITB Media
Emakume bat larri zauritu da gidatzen ari zen ibilgailua hamar bat metroko lubeta batetik erorita, Goizuetako baso-pista batean.
SOS Nafarroak jakinarazi duenez, 09:27 aldera gertatu da ezbeharra, Añarbeko presatik 10 kilometrora dagoen baso-pista batean, Gipuzkoako lurretan eta iristeko zaila den inguru batean.
Goizuetako suhiltzaile boluntarioak bertaratu dira, baita anbulantzia arrunt bat, bi ibilgailu eta Goizuetako mediku-taldea ere. Iritsi direnerako, emakumea (autoko gidaria eta bidiaiari bakarra) autotik irtena zen.
Hala ere, kolpe ugari eta larriak zituen, eta Goizuetako mediku-taldeak bertan artatu ondoren, Ertzaintzaren helikoptero batek atera behar izan du, eta Gipuzkoako ospitale batera eraman dute gero, SOS Deiaken helikoptero medikalizatu batean.