Gizartea -

ERASOAK

Bi pertsona zauritu dituzte Gasteizen, bata lapurreta batean eta bestea borroka batean

Batetik, gizon gazte bat zauritu dute goizaldean labanaz, telefono mugikorra lapurtu ostean, eta, bestetik, emakume bat zauritu dute sabelean kristal zati batekin, borroka batean parte hartzen ari zela.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona arin zauritu dituzte bart Gasteizen, bi gertakaritan. Udaltzaingoak eman du bi erasoen berri, baina oraingoz ez dute atxiloketarik egin.

Batetik, gizon gazte bati lapurreta egin diote goizaldean, telefono mugikorra kentzeko, eta labana batekin eraso diote. Biktima Txagorritxu ospitalean artatu behar izan dute, ebakiak baitzituen hanka batean, bizkarrean eta bularrean. Alta jaso ondoren, salaketa jarri du.

Bestetik, emakume bat zauritu da goizaldean, Mateo Benigno Moraza kalean beste emakume batekin borrokan ari zela. Antza denez, sabelean zauri arin bat zuen, edalontzi hautsi batekin egindakoa, ziur aski. Hori ere ospitalera eraman behar izan dute artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak