Gizartea -
Domu Santu egunean
Hilerriak jendez gainezka, hildako senitartekoen oroimenez
Azken urteeetan, ohiturak aldatzen joan dira eta jendeak aurreko eta ondorengo egunetan ere egiten die bisita senitartekoei, jende pilaketa saihesteko.
Erredakzioa
Milaka euskal herritar hilerrietara bisita egiten ari dira, Domu Santu eguneko ohiturari jarraituta, hildako senitartekoen omenez.
Azken urteeetan, ohiturak aldatzen joan dira eta jendeak aurreko eta ondorengo egunetan ere egiten die bisita senitartekoei, jende pilaketa saihesteko.
Eguraldiak eta irisgarritasunak garrantzi handia dute egun honetan, eguraldi onak eta hilerrira autoan zein garraio publikoan sartzeko aukerak bisitarien kopurua nabarmen handitzen baitu. Hori dela eta, autobus eta tren zerbitzuak indartu dituzte.
Espainiako Hileta-etxeen Elkateak (PANASEF) emandako datuen arabera, 2011 urtean 389.182 pertsona hil ziren eta % 32k errausketaren alde egin zuten. Hain zuzen, gero eta gehiago dira errausketaren alde egiten dutenak.
Krisiaren eragina
Hileta-etxeen fakturazioak behera egin du Bizkaian krisia hasi zirenetik, % 15 eta % 20 artean jaitsi da, eta jaitsiera hori aurten nabaritu dute batez ere, BEZaren igoeragatik (% 8 tik % 21era).
Maria Ascen Garcia de Andoin Bizkaiko AESF hileta-etxeen idazkariaren hitzetan, sektorea ez dago krisian, zerbitzuen kopuruak ez duelako behera egin, baina bezeroek dirua gastatzeko zailtasun handiagoak dituelako. Eta BEZak ere "kalte handia" egun die.