Gizartea -
Halloween jaia
Poliziak Iruñeko diskoteka bat hustu du edukiera bikoizteagatik
Marengo diskotekak ia bikoiztu zuen eduki dezakeen pertsona kopurua; 644 pertsonatan dago muga eta 1.218 zeuden.
Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak Marengo diskoteka jendez hustu du barruan zeuden pertsonek gehiegizko edukiera bikoizten zutelako.
Diario de Navarra egunkariaren arabera, gertaera ostegunean, goizaldean, izan zen San Juan auzoko Marengo diskotekan. Gehiegizko edukiera 644 pertsonakoa da eta momentu horretan 1.218 zeuden.
Diskotekak Danny Romero discjockeyarekin prestatu zuen jai bat gau horretarako, eta horren ostean Halloween jai bat egitea zen asmoa, baina hustu zutenez, ez zuten jairik ospatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea