Gizartea -
GIPUZKOA
Txirrindulari bat hil da Usurbilen, kamioi baten kontra jota
Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, Oriora bidean, 13:50 aldera. Hildakoa Tolosaldeko herri txiki batean bizi zen 53 urteko gizonezkoa da.
eitb media
Txirrindulari bat hil da kamioi baten kontra jota gaur, 13:50 aldera, Usurbilen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Hildakoa Tolosaldeko herri txiki batean bizi zen 53 urteko gizonezkoa da.
Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, Oriora bidean. Errei bat itxi dute eta Ertzaintza txandaka aritu da zirkulazioa bideratzen. Auto ilara luzeak sortu dira, baina 18:30 aldera egoera bere onera itzuli da.